2013/04/15

Iker Rodrigoren atxiloketa salatuko dute bihar Itzubaltzetan

Argazkian, gaurko manifestazioa Erandion / cc-by Ukberri.net.

Iker Rodrigo Basterretxea Bizkaiko Sorturen Zuzendaritzako kidea aska dezaten aldarrikatzeko 480 bat gizon-emaztek egin dute martxa Erandion zehar, Ukberri.net agerkari digitalak zabaldu duenez. Niko Moreno Sortuko kideak PPri leporatu dio giroa berotu eta atxiloketa interes poiltikoengatik burutu izana. Gaineratu duenez, jakina da Rodrigok eta Sortuk ez zutela leporatzen dizkieten Lopez Peñaren gorpua hartzeko ekitaldiak antolatu, preso politikoa zenaren senideek gaur berretsi dutenez. Iker Jalon Erandioko Bilduren zinegotzia, berriz, atxikimendua agertu die Rodrigori eta bere senideei eta dagoeneko bere abokatuarekin izateko aukera izan duela azaldu du. Bihar Auzitegi Nazionalean deklaratuko du Iker Rodrigo, goizeko 10etan, eta hori dela eta bihar ere Itzubaltzeta / Romon 20:00etan manifestazioa izango dela zabaldu dute.

0 iruzkin:

Iruzkin bat idatzi

Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.