2012/07/15

Cotano eta Arkaitz errugabe direla onartu du Auzitegi Gorenak

Espainiako Auzitegi Nazionalari arrazoia kendu eta Arkaitz Goikoetxea zein Aitor Cotano gazteak absolbitu ditu Gorenak, Abrako itsas-erret klubaren aurkako balizko atentatu saiakeraren auzian. Auzitegi Nazionalak bi gazteen errugabetasun presuntzioa urratu zuela iritzi dio Gorenak. Getxoztarrari eta algortarrari zortzina urteko espetxe zigorra ezarri zieten pasa den azaroan, 2008an Areetako aipatu klubaren aurka saiatu zirelakoan. Auto berean, Iñigo Gutierrez absolbitu zuten. Guti aske usteko arrazoia, hain zuzen ere, bere buruaren aurkako deklarazioak inkomunikazio egoeran sinatu zituela eta hori froga bakarra zela izan zen. Cotanoren defentsak ekainean aurkeztu zuen helegitea Gorenean eta horrek arrazoia eman dio, baita Arkaitzi ere. Hala ere, espetxean jarraituko dute biek, beste auzi batzuk direla eta. Bestalde, Cotanoren tortura salaketa ez dute aintzat hartu.

Cotano eta Arkaitz askatu!
Preso eta iheslariak herrira!

0 iruzkin:

Iruzkin bat idatzi

Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.