2012/06/30

Josu Rodriguez gazte algortarra atxilotu dute gaur goizean

Argazkian, gazteen aurkako epaiketa salatzeko elkarretaratzea Algortan / cc-by ukberri.net

Poliziak gaur goizean atxilotu egin du Josu Rodriguez "Nekora" gazte algortarra, ezker abertzaleko iturriek jakinarazi dutenez. Baliteke dagoeneko Madrilera eraman izana. Hain zuzen ere, horren arriskuaz ohartarazi zuen Herrira bilguneak atzoko azken ostiraleko elkarretaratzean. Espainiako Auzitegi Gorenak ekainaren 15ean lau urtetik hirura murriztu zion zigorra Rodriguezi, haietatik bi hilabete eta bost egun bete zituen 2007an. Kale borroka taldea osatu eta Larrañazubin hainbat zulo egin eta erregaiak gordetzea egotzi zizkion Auzitegi Nazionalak, inkomunikazio egoeran sinarazitako deklarazioetan oinarrituz. Hain zuzen ere, atxiloketa berri honi erantzuteko, astelehenenean, uztailak 2, manifestazioa izango dute Algortan: "Josu askatu! Errepresiorik ez!" lelopean, 20:00etan abiatuko dira Telletxe plazatik.

0 iruzkin:

Iruzkin bat idatzi

Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.