2012/04/28

Herrian bat gehiago! Ongi etorri Gotzon!

Hileko azken ostiraleko ekitaldiaren ostean, lehen harrera egin zitzaion atzo aurreko egunean kartzelatik ateratako Gotzon Alcalderi, Algortako Amnistia taberna aurrean. Aurresku dantza eta hizlari baten hitzen ostean, berari heldu zitzaion berba egiteko txanda. Gotzonek barruan gelditu direnak gogoratu eta hitz bakarrean definitu zuen espetxe barruan bizi den egoera latza: tortura. Presoak eta iheslariak ekartzeko premia azpimarratu zuen berak. Azkenik, "Eusko gudariak" abestu ostean, argazkia kentzera abiatu zen Gotzon taberna barrura, atzean lagun eta herrikideak zituela.

Gotzon Alcalderi egindako lehen harreraren irudiak

0 iruzkin:

Iruzkin bat idatzi

Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.